2016(e)ko ekaina 16, osteguna

ORNODUNAK

Ornodunak 
Ezaugarriak :

  •  Ornodun guztiak bizkarrezura dute.
  • Eskeletoa dute gorputzari eutsi eta organoak babesteko.
  • Gorputzean 3 atal dituzte : 
              Burua, enborra eta gorputz adarrak.
  • 5 ornadun mota daude:
               Ugaztunak, Hegaztiak, Narraztiak, Anfibioa eta arraina.                   

BIZIDUNAK

2016(e)ko ekaina 8, asteazkena

ITSAS ZALDIAK


                          Itsas zaldia    



Itsas zaldia Hippocampus generoaren arrainak dira, Syngnathidae familiarenak.Zaldia gogorarazten duen gorputza dute, 20 zentimetrorainokoa eta hezur-plakez estalia eta espiralean kiribiltzen den isatsa. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi dira. Berrogeita hamar espezie inguru identifikatu dituzte mundu osoan. Cuvierreko baroiak sailkatu zituen lehen aldiz 1829an. Ia guztiak Hippocampus generokoak dira. Mediterraneoan Hippocampus guttulatus espezierik ugariena da. Gutxi gorabehera, hamabost zentimetro luze eta mutur luzea du. Hain ugaria izanda ere, munduko hainbat tokitan espeziea galtzeko arrisku handia dago, haren habitata egoera txarrean baitago. Asian hogei milioi itsas zaldi arrantzatzen dira urtean –txinatar medikuntzarako, besteak beste–, eta arrantza masiboak, tokian tokiko espezie-kopurua ez ezik, espeziea bera ere galzorian jarri du. Heldutasunera iristen den itsas zaldi bakoitzak milaka kume egin ditzake, baina heriotza-tasa oso handia dute arrainkumeak direnean; gutxi gorabehera, kumeen ehuneko 5ak irauten du bizirik itsasoan.













Espezie bereko bizidunak

2016(e)ko ekaina 6, astelehena

HARTZ PANDA



Hartz panda Txinan bizi da.
Resultado de imagen de pandas bebes

Bi ezpezie daude:

  • Ailuropoda melanoleuca melanoleuca : Panda gehienak espezie horretakoak dira. Eskualdeko alderdi menditsuetan ageri da espezie mota hori.
  • Ailuropoda melanoleuca qinlingensis :  Mendietan daude. Sichuaneko hartzetatik bereizten dira euren kolorea ezberdina delako.
  • Leku bakoitzeko pandek itxura ezberdina daukate. Sichuaneko panda ezagunena da eta ile zuri eta beltza dauka. Belarriak, muturra, begien inguruko ileak eta sorbaldan ile ilunenak daude eta, aurpegian, sabelan eta bizkarrean ile zuriak. Euren begiak oso txikiak dira. Beste hartzen begi niniak borobilak dira baina pandenak berriz katuenak bezalakoak dira.



    Aragijalea da eta belarjalea da.Batzuetan zomorroak, arrautzakmarraskariak eta orein kumeak jaten dituzte. Egunean 40kg bamnbu jaten dute eta hori jateko 14 ordu behar izaten dute. Eguna jaten pasatzen dute.  Ugalketa garaia udaberrian izaten da. Haurdunaldiak 135 egun irauten ditu.normalean kume bat edo bi jaiotzen dira, 90 eta 130 gramo bitartekoak izaten direnak.  Horregatik, kume bakar bat hartu eta hazten dute, eta beste kumea han utzi eta hiltzen uzten dute. Kumea jaiotzerakoan itsua da eta bere azalak kolore arrosa du.  

    2016(e)ko ekaina 3, ostirala

    MARRAZOA

    Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena, azkarrago eta hobeto mugitzeko. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zaio aste baten buruan.

    Resultado de imagen de tiburones blancos

    Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.
    Espezie batzuk.
    Zezen marrazoa (Odontaspis taurus)

    HAUEK DIRA MARRAZOAREN MOTA BATZUK.

    2016(e)ko maiatza 31, asteartea

    txakurrak

    Txakurrak hamar hilabete betetzen dituenean bere eskolaratze adina heldu dela esan daiteke. Momentu horretan, bere kume aroa bukatzear dago eta heldua den garairako prestatu behar du gizakiak. Eskolaratze hau, oso garrantzitsua da bere bizitza era egoki batean garatzeko. Prozesu hau hasi baino lehen, bere eguneroko bizitzan bizi izandako esperientzia positibo nahiz negatiboak premia handikoak izango dira, bere ikasketa prozesu hau errazteko edota sailkatzeko. Ordura arte, animalia ez da inoiz derrigortu ezer egitera, hau da, bakean utzi zaio eta jolasaren truke ez zaio ezer eman.
    Baina une horretatik aurrera, taldearen barruan bere lekua zein den ikasi behar du. Hots, hortik aurrera ez du katuen atzean ibili behar, bere jabearen ondoan geratuz, bai zutunik, bai jesarriz, bere abiaduran ibili tiratu gabe, eta hainbat gauza gehiago. Txakurra,ordea, ez dago aginduetara ohituta eta ez du ohitu nahi.
    Epagneul bretoi arraza.
    Prozesu hau oso zaila eta luzea izan daiteke, baina ezinbestekoa dela baiezta daiteke. Ikasketa hau garatzeko, badaude hainbat ariketa, eta txakurrak ahalik eta azkarren ikas dezan, janaria eta jolasa erabiltzen dira eskola bukaeran, sari bezala. Honekin, berak jakingo du ondo egitearen ondorioz saria eta jabearen poza izango direla.
    Animaliaren bezaketa (etxekotzea), txakur orekatu bat izatea du helburu.
    Aipatzekoa da Euskal Herrian, orain arte ez dela etologia batere zabaldurik egon beste herrialde batzuekin alderatuz. Beste herrialde askotan, oso murgilduta daude gai honen inguruan eta txakurra familiaren barnean beste kide bat da bere osotasunean, bai dendetara joateko, bai jatetxera joateko, eta abar.